%0 Journal Article %T Lipdub-ak, gizarte-lorpenak erdiesteko lanabes gisara. Quebec, AEB, Katalunia eta Euskal Herrian egindako lau kasu paradigmatikoen azterketa %A Txema Ram¨ªrez de la Piscina Mart¨ªnez %J Revista Latina de Comunicaci¨®n Social %D 2013 %I Universidad de La Laguna (Tenerife, Canarias) %X Artikulu honek laburbiltzen ditu egileak egindako ikerketa baten emaitzak. Berton, lipdub-en fenomenoa aztertu da; zehatzago esanda, nolatan gizarte mugimenduek erabili dezaketen tresna hau gizartean eragin handiagoa lortzeko bidean. Azterketa honetan, autoreak Youtuben inpaktu handia izan duten lau adibide esanguratsu aztertu ditu: ¡°I gotta feeling-UQAM¡±, Quebec-eko Komunikazioko ikasleek egindakoak (2012ko urtarrilean Internet-en bisita gehien zituen bideoa zen); ¡°The Grand Rapids¡± (lipdub honek eguneko bisita kopururik handiena zuen orduan); ¡°Lipdub Independ¨¨ncia¡± (lipdub honek orduan lortu zuen parte-hartzaile gehien izatearen mundu-marka, 5.771 pertsonekin) eta, azkenik, ¡°Lipdub Kukutza¡±, Euskal Herrian egindako tipo honetako bideoen artean bisita gehien zituena. Lan honek azpimarratzen du lipdub-ak gizarte mugimenduentzat lanabes garrantzitsuak izan daitezkeela, batetik masa-hedabideetan nagusi diren joerei aurre egiteko eta, bestetik, mugimenduei beraiei komunikabideek sarritan ezartzen dieten ikusezintasuna gainditu ahal izateko. %K lipdub %K kultura birala %K gizarte-mugimenduak %K postmodernitatea %K masa-hedabideak %U http://www.revistalatinacs.org/068/paper/969_UPV/03_Ramirezeus.html